domingo, 3 de marzo de 2013

Argudio testua



BIZIKLETARI JARRITAKO LEGE BERRIAK

Bizikleta bi gurpileko ibilgailua da, oinez baino azkarrago mugitzea uzten dizuna. Pertsona batzuek iritzi diote bizikletaz ibiltzen garenok, ez dugula errespeturik eta jendea aurretik eramatea ez zaigula axola. Baina, nik hauxe esan nahi nieke pertsona ohiei: arau ohiek ezartzen badituzte, lortuko ote dute aldatzea txirrindularien jarrera?

Hiria guztiona da, ez bakarrik oinez joaten direnentzat, baina iragarritako legeek oinezkoei bakarrik ematen diete lehentasuna. Erdigunetik ezingo dira bizikletak pasa eta bakarrik oinezkoak joan ahal izango dira. Gainera, erdigunetik bizi den jendea zer nolako buelta eman behar izango du haien etxeetara heltzeko?

Egia da jende asko pasatzen dela erdiguneko kaleetatik eta errazagoa dela istripuak gertatzea, baina, beste hiri batzuetan bide bat egin diete txirrindulariei erdigunetik pasa ahal izateko.

Gasteizen ere, errepide berezi batzuk jarri dituzte, 30 km orduko abiadurara murriztuta daudenak, alabaina, gidari askok ez dute pazientzia handirik eta normalean 30 km orduko abiadura baino gehiago hartzen dute bizikletak aurreratu ahal izateko. Egia da, 14 urte baino gutxiago dutenek espaloitik joan ahal izango direla, baina, zer gertatuko da bere gurasoekin, bizikleta baten gainean espaloitik joan ahal izango dira bere seme alabekin?

Gidariek diote arau berriak errespetatuko dituztela bestela isunak jarriko dizkietelako. Niri iritziz, gidarien hitzontzikeria da. Hemen arauak betetzeko kulturarik ez dago eta polizia ez dagoenean gidariei bost axola zaizkie arauak. Horregatik neuri buruari galdetzen diot “Ez al da errazagoa espaloietatik bide gorri bat jartzea bizikletentzat?

Eta horren guztiaren aurrean,ez al dute esaten bizikleta oso ona dela kontaminatzen ez duelako eta gehiago erabili behar dugula? Gero eta jende gehiago joaten da bizikletaz, baina lege berriak zailago egiten dute jendea bizikleta erabiltzera animatzea.