BIZIKLETARI
JARRITAKO LEGE BERRIAK
Bizikleta
bi gurpileko ibilgailua da, oinez baino azkarrago mugitzea uzten
dizuna. Pertsona batzuek iritzi diote bizikletaz ibiltzen garenok, ez
dugula errespeturik eta jendea aurretik
eramatea ez zaigula axola. Baina, nik hauxe esan nahi nieke pertsona
ohiei: arau ohiek ezartzen badituzte, lortuko ote dute aldatzea
txirrindularien jarrera?
Hiria
guztiona da, ez bakarrik oinez joaten direnentzat, baina
iragarritako legeek oinezkoei bakarrik ematen diete lehentasuna.
Erdigunetik ezingo dira bizikletak pasa eta bakarrik oinezkoak joan
ahal izango dira. Gainera, erdigunetik bizi den jendea zer nolako
buelta eman behar izango du haien etxeetara heltzeko?
Egia
da jende asko pasatzen dela erdiguneko kaleetatik
eta errazagoa dela istripuak gertatzea, baina, beste hiri batzuetan
bide bat egin diete txirrindulariei erdigunetik pasa ahal izateko.
Gasteizen
ere, errepide berezi batzuk jarri dituzte, 30
km orduko abiadurara murriztuta daudenak, alabaina, gidari askok ez
dute pazientzia handirik eta normalean 30 km orduko abiadura baino
gehiago hartzen dute bizikletak aurreratu ahal izateko. Egia da, 14
urte baino gutxiago dutenek espaloitik joan ahal izango direla,
baina, zer gertatuko da bere gurasoekin, bizikleta baten gainean
espaloitik joan ahal izango dira bere seme alabekin?
Gidariek
diote arau berriak errespetatuko dituztela bestela isunak jarriko
dizkietelako. Niri iritziz, gidarien hitzontzikeria da. Hemen arauak
betetzeko kulturarik ez dago eta polizia ez dagoenean gidariei bost
axola zaizkie arauak. Horregatik neuri buruari galdetzen diot “Ez
al da errazagoa espaloietatik bide gorri bat jartzea bizikletentzat?
Eta
horren guztiaren aurrean,ez al dute esaten bizikleta oso ona dela
kontaminatzen ez duelako eta gehiago erabili behar dugula? Gero eta
jende gehiago joaten da bizikletaz, baina lege berriak zailago egiten
dute jendea bizikleta erabiltzera animatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario