Barriaren irteera:
Azaroaren 5ean hartu genuen autobusa Barriara joateko. B klasekoekin elkartu ginen bidaia egiteko. Egun nahiko eguzkitsua zen. Bide osoa abestiak abesten joan ginen, bidea, motza izan zen baina niri astuna egin zitzaidan.Gure asmoa zen hiru egun pasatzea euskaraz ikasten eta ilusio horrekin abiatu ginen gasteiztik.
Astelehen goizean begiraleek esan zigutenean gelatara igo ginen. Hiru gela zeuden, ni lehenengo gelan lo egin nuen. Gero, joko batzuk antolatu genituen guztiok jolasteko. Jolasten bukatzen genuenean, baskaltzen genuen. Janaria nazkagarria zen, horregatik, ez nuen ia ezer jan. Arratsaldean, mendira joan ginen, han, hainbat jolasetan aritu ginen. Bigarren egunean orientazioa, arkuarekin gerezi batzuk bota genituen eta gure klasearekiko harremanak sendotu egin genuen. Azken egunean, begiraleekin egon ginen eta jan genuen.
Lau eta erdietan autobusa hartu genuen Gasteizera joateko. Bidaia, joanekoan baino motzagoa egin zitzaidan. Ondo pasatu nuen, baina etxean egotea nahiago dut. Hotz gehiegi egiten zuen. Nire iritziz maiatza aldean egin beharko zituzten horrelako bidaiak, tenperaturak epelagoak dira eta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario